Pasaiara ibilaldia eta sagardotegira irteera antolatu ditu Lagun Onak MBk martxoaren 24rako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2018ko mar. 16a, 13:10

Donostiatik Pasaiara joango dira oinez.

Goizean Donostiatik Pasaiara joango dira oinez, Uliatik igarota. Bazkaria, aldiz, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian egingo dute. Irteeran parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada. 

Lagun Onak mendi bazkunak beste hitzordu bat idatzi du agendan. Hilaren 24an, zapatua, kirola eta aisia uztartuko dituzte sagardotegira egingo duten irteeran. Goizean, Donostiako Zurriola hordantzatik Pasaiara joango dira oinez, Uliatik igarota. Ondoren, bazkaria egingo dute Astigarragako Gurutze sagardotegian. 

Irteeran parte hartu nahi duten lagunek dagoeneko egin dezakete izen-ematea, Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean edo Xiriako gozotegian. Horretarako azken eguna martxoaren 22a izango da, osteguna. Lagun Onakeko bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Bazkide ez direnek, aldiz, 8 euro. Sagardotegiko bazkaria han ordainduko dute, bazkaldu ostean. 

Azpeitia-Bilboko hirugarrena, bihar

Baina hurrengo asteko irteeraren aurretik badute beste hitzordu bat Lagun Onak mendi bazkunako lagunek. Izan ere, bihar, zapatua, egingo dute Azpeitia-Bilbo egitasmoaren hirugarren etapa. Orotara, 85
lagunek egin dute txangoan parte hartzeko izen-ematea. Hirugarren ibilaldia Lekeitiotik Elantxobera artekoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide