Hirukotean proiektuari ilusioz ekin diozue. Nola zaintzen da hirukotea?
Umorez eta mokadu goxoak eginez.
Elikadura burujabetza helburu duen proiektua da zuena. Sexualitatean, zerk egiten gaitu burujabe?
Elikaduran bezala, garaian garaikoak.
Bertako ekoizpenari garrantzia berezia ematen diozue. Batzuetan, etxekoa baino exotikoagoa ez al da kanpokoa?
Bertakoak nahikoa lan ematen du, kanpokoari begiratu gabe.
Elikagaien inguruko informazio gardena duzue. Sexu kontuetan, zertan gara edo ez gara gardenak?
Kontu horietan ere ez naiz isilik egotekoa; haragi kontuak beti garbi.
Ikerketa batzuek diote hainbat jakik orgasmoak intentsitate handiagoz bizitzen laguntzen duela. Zein dira Elikaguneko jaki estimulagarriak?
Bertakoa eta garaikoa kontsumituta, beti osasuntsu eta gogotsu.
Zertan entrenatu behar dugu?
Gardenagoak izaten.
Zerk pizten zaitu?
Jende alaiak.
Nola pizten dituzu besteak?
Haragi ederrarekin [barreak].
Afari erromantiko baterako menua?
Postre gozo-gozo bat.
Nola ikusten duzu sexualitatearen gaia etorkizunean?
Geroz eta irekiago.
Elikaguneko zer usainek erakartzen zaitu?
Xabiren gazta tartaren usainak.
Plan bete-bete bat?
Egun lasai bat familian.
Zer iruditzen zaizu Plax sexologia zerbitzua?
Edozeinek izan ditzakeen zalantzak edo kezkak argitzeko zerbitzu egokia da.