Irailaren 29an izango da X. Zuzenien mendi lasterketa

Uztarria.eus 2018ko mar. 23a, 19:35

Parte-hartzaileek Azpeititik Xoxotera arteko 3.300 metroko ibilbidea egin beharko dute. Erlojupeko proban parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada.

Dagoeneko jakinarazi dute datorren urteko Zuzenien igoera bertikalerako data: irailaren 29, zapatua. Egun horretan egingo dute Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako erlojupeko proba. Aurtengoan hamar urte beteko ditu Zuzenien mendi lasterketak. 

X. Zuzenien proban parte hartzen duten lagunek, 3.300 metroko ibilbidea egin beharko dute, 840 metroko desnibela izango du. Gehienez 250 korrikalarik eman dezakete izena, eta 18 urtez azpikoek gurasoen baimena ziurtatzen duen orri bat bete beharko dute lasterketan parte hartzeko. 

Erlojupeko proban parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada, eta kirolprobak.com webgunean egin daiteke. Horretarako azken eguna irailaren 27a izango da.

Probaren gaineko xehetasunak data gerturatzen joan ahala jakinaraziko dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide