Oraindik egitarau zehatzari azken zertzeladak falta bazaizkio ere, aurtengo Gazte Astearen data jakinarazi du Gaztetxeak. Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 1ean bukatuko da, eta beraz, inoizko Gazte Asterik luzeena izango da datorrena.
Ohi bezala, hitzaldiak, mahai-inguruak, otorduak, parrillada, mobilizazioak, kontzertuak, parodia eta txokolatada izango dira Gazte Astearen barruan, baina aurten bada berrikuntzarik ere. Horien artean dago film laburren txapelketa. Duela aste batzuk jakinarazi zituen Gaztetxeak txapelketaren nondik norakoak, eta hainbat sortzaile dagoeneko animatu da beren lanak egitera. Gazte Asteko ostegunean, apirilaren 26an, izango da ikus-entzunezko horien proiekzioa.
Aurki aterako da labetik 2018ko Gazte Asteko egitaraua osorik, baina aurrerapen bezala jakin azoka kulturala, literatura, sorkuntza eta langile mugimendua izango direla aurtengo gazte astearen protagonistetako batzuk.
Iazko Gazte Astearen laburpen bideoa, hemen: