Marka saiakera egin zuen atzo, igandea, Josu Iparragirre Mendibil harri-jasotzaile lasaotarrak Aiako probalekuan, eta helburua beteta itzuli zen handik. Azpeitiarrak bi jasoaldi lortu zituen 213 kiloko errektangularrarekin, 3 minutuko txandan. Jokin Eizmendi zarauztarrak Goenatxo II.aren harria erabili zuen marka egiteko. Hark bi jasoaldi lortu zituen 200 kiloko kubikoarekin, 3 minutuko txandan.
Atzoko harri-jasotze jaialdian beste hainbat lagunek ere hartu zuten parte, eta erakustaldiak egin zituzten Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopeteg Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a harri-jasotzaileek.