Azpeitian izango da Pilota Egunaren aurtengo edizioa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gaur jakinarazi duenez. Maiatzaren 20rako, igandea, jarri dute hitzordua egunaren antolatzaileek, eta oraindik zehaztu ez badute ere, pilota ardatz duten hainbat ekintza izango dira Azpeitian egun osoan zehar.
Egun hori aprobetxatuko dute Izarraitz pilotalekuaren berrinaugurazioa egiteko. Hala jakinarazi du Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak Twitter sare sozialean. Xehetasunak jakin ahala zabaltzen joango direla esan du. Martxoan ekin zion Azpeitiko Udalak Izarraitz eraberritzeko lanei.
Iaz egin zuten Pilota Eguna lehenengoz, Donostian.