Azpeitiko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, larunbat honetan hasiko dira haur txikien igeriketa ikastaroak, eta saio horiek bukatu bitarteko larunbatetan estalitako igerileku txikia ez da erabilgarri izango ordu batzuetan. Uztailaren 7an izango da ikastaroaren azken saioa, eta ordura bitarteko larunbatetan 09:00etatik 11:00etara bitartean ezingo dute igerileku txikian sartu ikastaroan parte hartzen ari ez diren erabiltzaileek.