Zapatuan hasi eta asteazkena bitartean, Izarraitz Igeri Elkarteko Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak eta Omar Urbieta entrenatzailea Malagan izan dira, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Udaberriko Open Txapelketan. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak nahikoa gustura gelditu dira.
Malagan jokatu den txapelketan, Oihana Goenagak ez du bere maila erakusterik izan lesio baten ondorioz. Iñaki Etxeberriak eta Maitane Goenagak, aldiz, txapelketa ona egin dute. Hona hemen, lorpen esanguratsuenak:
Maitane Goenagak:
- 100 metro bizkarrean, 1:05:66 denborarekin, marka pertsonala eta klubeko errekor berria 16 urtekoetan.
- 200 metro librean, 2:08:87 denborarekin, marka pertsonala.
- 400 metro librean, 4:37:33 denborarekin, klubeko errekor berria 16 urtekoetan.
Iñaki Etxeberriak:
- 100 metro librean, 55:46 denborarekin, klubeko errekor berria 17 urtekoetan.
Zorionak hiruroi egindako lanagatik!