2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea hasi da gaur arratsaldean, Bilboko BBK aretoan egin duten saioan. Sei bertsolari aritu dira kantuan oholtza gainean, eta Ekaitz Larrazabal Katxo Azpeitiko bizilaguna izan da irabazle. Hain zuzen, 160,5 puntu lortu ditu Larrazabalek. Guztira, 78 bertsolari arituko dira kantuan Udabarriko Fasean, eta datozen hamabi saioetan puntu gehienak lortzen dituzten bertsolariak sailkatuko dira Udagoieneko Fasera. (Argazkia: Bertsozale.eus)