Atxorrotxeko gazteluaren historia ezagutu dute Kafe Naparrean

Uztarria.eus

Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Kafe Naparraren ekitaldi berria egin dute gaur goizean Sanagustin kulturgunean. Beñi Agirre historialariak Atxorrotxeko gaztelua izan du hizpide gaurko solasaldian. Agirreren azalpenak entzuteko ez ezik, Nabarraldek eta Hernani Errotzen taldeak Eskoriatzan zegoen gazteluaren historiaren gainean osatu duten dokumentala ikusteko aukera izan dute Sanagustinen elkartu direnek.

(Argazkia: Azpeitiarron Napar Zuzterrak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide