Kalerak zapaturako deitu duen manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Azpeititik

Uztarria.eus 2018ko apirilaren 19a

Orkatzen egin daiteke autobuserako izen-ematea. Autobusa 16:00etan irtengo da Etxe Zuri aurretik. 

Presoen aferari konponbidea ematea eskatzeko, Kalera dinamikak manifestazioa egingo du zapatuan Bilbon, Bada garaia. Presoak kalera lelopean. Mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute Azpeititik, eta izen-ematea Orkatzen egin daiteke. Bihar, ostirala, gauera arte egongo da horretarako aukera. 

Zapatuan 16:00etan irtengo da autobusa Etxe Zuri aurretik Bilbora. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, La Casillatik. 

Joan den astean egin zuen mobilizatzeko deialdia Kalera dinamikak, Donostian. Agerraldian izan ziren manifestazioa babesten duten 300 preso ohi ere. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide