Panel informatiboa, "sistemaren jazarpen kasuen berri emateko"

Uztarria.eus 2018ko apirilaren 24a

Azpeitiko Gaztetxiek, Azpeitiko Ernaik eta Basanderiek asanblada feministak panel informatibo berri bat jarri dute Plaza Txikian. Alde batetik, hiru kontagailu jarri dituzte; eta bestetik, informazioa emateko txoko bat ipini dute. Hala azaldu dute panela jarri duten eragileek: "Guztira, hiru kontagailu jarri ditugu: preso politikoena, eraildako emakumeena eta lan istripuz edo lanaren eraginez hildako langileena. Datu horiek 2018koak eta Euskal Herrikoak izango dira. Bigarren zatian eragile bakoitzak bere txokoa izango du sistemaren jazarpen kasu ezberdinen inguruko informazioa emateko".

Atzo, astelehena, zintzilikatu zuten panela Plaza Txikian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide