Apirileko bigarren odol ateraldia egingo dute gaur

Uztarria.eus 2018ko apirilaren 25a

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara eman ahalko dute odola anbulatorioan.

Odola emateko hileko bigarren hitzordua izango da gaur, asteazkena. Odol emaileek, ohi bezala, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango dute odola anbulatorioan. Gaurkoa apirilean egingo den bigarren odol ateraldia izango da, apirileko lehen asteazkenean ere izan baitzen odola emateko aukera.

Odol emaileek gazte zein heldu animatu nahi dituzte odola ematera, eta gaurko hitzordura bertaratzeko deia egin diete.  

Maiatzean, hilero gisan, azken asteazkenean egingo dute odol ateraldia, maiatzaren 30ean, hain zuzen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide