Gozatzera irteteko prest dago Silence, Maketa Lehiaketaren atarian

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 27a, 15:25

Duela urtebete hasi zen gorpuzten Silence, Azkoiti-Azpeitiko musika taldea, baina dagoeneko hasi du bere hegaldia. Ekin berri duen ibilbidean, geldialdi garrantzitsu bat egingo du gaur gauean Bilboko Kafe Antzokian. Izan ere, Gaztea irratiak antolatutako Maketa Lehiaketaren finalean izango dira Silence osatzen duten bost musikariak. Oholtzara igotzeko “gogotsu” daude, “dena emateko pronto”. Andrea Pozo (Azkoitia, 1997) arduratzen da isiltasunari ahotsa jartzeaz, Jose Mari Unanuek (Azkoitia, 1997) teklak laztantzen dituen bitartean; Julen Hidalgo (Azpeitia, 1998) da bateria-jotzailea, Djuniet Astigarraga (Azkoitia, 1997) gitarra-jotzailea, eta baxuaren doinuak Jon Kustodio Kustok (Azkoitia, 1992) jartzen ditu. Musika mota ezberdinen entzule eta jarraitzeile dira, baina badago elkartzen dituen zerbait: musikarekiko pasioa. Zaletasunak batu zituen bostak, eta zaletasunak eraman ditu gaurko finalera. Gaurko finalaren atarian, haiekin solasean aritu da Urola Kostako Hitza

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide