Parrillada eta parodia eginda, azken txanpan sartu da Gazte Astea

Uztarria.eus 2018ko api. 28a, 15:19

Urtero bezala, Gazte Asterako prestatutako egitarauaren barruan, Azpeitiko Gaztetxeko kideek parrillada eta parodia eskaini zituzten atzo, ostirala, plazako arkupeetan. Sabelak ondo bete ostean, agertoki bihurtu zuten sanagustinpea. Dozenaka lagun hurbildu zen Gaztetxeko kideek eskainitako parodia kritikoa ikustera, eta ez zen umorerik falta izan. ETB1eko Herri txiki infernu handi programan oinarrituta, Gaztetxeko kideek Azpeitiarekin lotutako denetariko kontuak kontatu zituzten parodian zehar, umoretik eta kritikatik abiatuta.  Hura amaitzean, errepresio kasu ezberdinak salatzeko elkartasun argazkia atera zuten bertan elkartu ziren hainbat gaztek. 

Gaur jarraituko dute Gazte Asterako prestatutako egitarauarekin. 14:30ak aldera bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta ondoren kantaldia izango da Tony Rocket bakarlariarekin. 20:00etan luntxa egingo dute, eta gauerako bingo musikatua eta karaokea dituzte prestatuta. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Hona hemen datozen egunetan egingo dituzten ekintzak:

Apirilak 28, zapatua

14:30ean, bazkaria Gaztetxean. 

Bazkalostean, kantaldia Tony Rocket abeslariarekin. 

20:00etan, luntxa. Ondoren, bingo musikatua. 

22:30ean, karaokea.

Apirilak 29, igandea

19:00etan, Peputz bakarlariaren emanaldia eta txokolatada. 

Apirilak 30, astelehena

18:00etan, Langile autodefentsa hitzaldia Andrea Bartolo eta RAeko kide baten eskutik. Ondoren, afari tertulia.

Maiatzak 1, asteartea

Goizean (ordua zehazteko dago), mahai ingurua Gaztetxean. 

14:00etan, bazkaria. 

19:00etan, Langile boterea eraiki lelopean manifestazioa plazatik abiatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide