Ikusmina piztu du Nuria Picas lasterkariaren solasaldiak

Uztarria.eus 2018ko api. 29a, 00:02

Ultratrail probetan punta-puntan dabilen Nuria Picas (Manresa, Katalunia, 1976) lasterkariak hitzaldia eskaini du gaur, ostirala, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Jende ugari izan da bihar Izarraizko mendi lasterketan parte hartuko duen kirolariaren solasaldia entzuten. Haren aurretik, ElikaEsport aholkularitza enpresako kideek hartu dute hitza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide