LABek deitutako auto karabana igaro da Azpeititik

Uztarria.eus 2018ko maiatzaren 1a

Gaur, Langileen Nazioarteko Egunean, Maiatzaren Leheneko mobilizazioak egiten ari dira sindikatuak eta herritarrak. LAB sindikatuak, esaterako, kotxe karabana egin du Azkoitik Zumaiara bitartean, eta, bidean, Azpeitiko kaleak zeharkatu dituzte hainbat autok (irudian). Zumaian amaitu dute mobilizazioa, sindikatuak han egin baitu eskualde mailako manifestazioa, Lan, bizi eta herri duina lelopean.

Horrez gain, Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, langile boterearen eraikuntzaz mahai ingurua egin dute goizean herrian. Arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute gaztetxeak, Ikasle Abertzaleak, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deituta. Langile boterea eraiki lelopean, 19:00etan hasiko da manifestazioa plazan, eta leku berean amaituko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide