Joan den larunbatean, maiatzak 5, egin zuen Ilunpe Pilota Elkarteak bere ohiko zozketa. Urtero bezala, eskuz banakako txapelketa nagusiko finalerako 4 kantxako sarrera, Loiola Hotelean 4 bazkari eta 1.200 euro banatuko ditu Ilunpek sari bakar batean. Sanagustin kulturgunean egindako zozketan, 12.317 zenbakia suertatu zen irabazle.
Saritutako boletoaren irabazleak 15 eguneko epea du 685705133 telefonora deitzeko eta saria erreklamatzeko. Epe horren barruan sariduna agertzen ez bada, ordezko zenbakia jarriko da indarrean; 20.306 zenbakia, hain zuzen ere.