Herri Urratsera joateko autobusa jarri du Ikasberrik

Uztarria.eus 2018ko mai. 8a, 10:28

Igande honetan, maiatzaren 13an, ospatuko da Senperen (Lapurdi) aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Urtero legez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du Senperera joan nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Senperen Azpeitira itzultzekoa, berriz, 18:00etan abiatuko da.

Ostiralean amaituko da autobuserako izena emateko eta bidaia ordantzeko epea, ikastolan bertan. 12 euro da ordaindu beharreko zenbatekoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide