Duela lau urte ekin genion dantza jauzien proiektuari, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean. Hileko bigarren igandean egiten ditugu.
Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantza-jauziek berpizkundea bizi izan dute, eta hegoaldeko herri askotan tradizio hori ikasteko saioak egiteari ekin zaio, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da, hain zuzen, egitasmoaren helburua, ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioak egiten baitira.
Oro har, Alde Zaharrean egiten dira dantzak, plazan, Perez Arregi plazan edo Olazko Amaren Plazan (euria egiten duenetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean).
Datorren igandean Plaza Nagusian egingo ditugu, eguraldiak laguntzen badu, eta bestela Sanagustin kulturgunean.
Zatoz dantzara!