Hazparnen igaro dute eguna Urola Ikastolako hainbat ikaslek

Uztarria.eus 2018ko maiatzaren 14a

Duela hamar bat urtetik hango Elhuyar Ikastetxearekin urtero egiten duten elkartrukearen barruan, Hazparnen igaro dute gaurko eguna Urola Ikastolako DBH2ko ikasleek. Martxoan Hazparnekoak Azpeitira etorri zirenean udaletxean harrera egin zieten moduan, Azpeitiarekin senidetuta dagoen Lapurdiko herrian ere harrera egin diete azpeitiarrei gaur. Gero, Elhuyar Ikastetxearen ohiko jarduna ezagutzeaz gain, jolaserako tartea ere izan dute, baita ibaian rafting egitekoa ere, eta elkarrekin bazkaldu dute Hazparneko eta Azpeitiko ikasleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide