Beizaman igaro dute asteburua Erniarraitzeko gaztetxoek

Uztarria.eus 2018ko maiatzaren 16a

Erniarraitz bertso eskoletako ikasleak Beizaman izan ziren joan zen asteburuan, Erralla bertso eskolako ikasleekin batera. Hainbat lagun izan zen aterpetxean ostiraletik igandera bitartean, eta bertsolaritzaz gozatu ahal izan zuten. Zapatu gauean, gainera, bertso afaria egin zuten Amets Arzallus eta Jokin Uranga bertsolariekin. (Argazkia: Aitor Salegi)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide