Koldo Aldalurrek eskaini zuen astezkeneko Ipuinaren Ordua Udal Liburutegian, eta gogotik gozatu zuten bertaratu ziren gaztetxoek. Koloretako arrautzak tarteko eta bere erara kontatutako ipuin klasikoekin, gaztetxoen irudimena astindu zuen Koldok. Primeran pasatu zuten Ipuinaren Ordura animatu zirenek.