Sanjuandegiko festak 2018

Ane Arrizabalaga eta Ane Urzelai trikitilariek irabazi dute Sanjuandegiko VI. Trikitilari Txapelketa

Uztarria.eus 2018ko eka. 2a, 22:17

18 urtez azpiko zazpi trikitilari bikote gaztek parte hartu dute gaur arratsaldean Sanjuandegiko VI. Trikiti Txapelketan; inoiz baino gehiagok. Txapela Legazpiara joan da: Ane Arrizabalaga 14 urteko soinu jotzaileak eta Ane Urzelai 15 urteko pandero jotzaileak irabazi dute. Bigarren postuan gelditu dira Julen Labaka (15 urte) soinu jotzaile errezildarra eta Garazi Larrañaga (15 urte) pandero jotzaile azpeitiarra. Parte hartu duten gainontzeko trikitilariak izan dira: Zestoako Intza (12 urte) eta Maria Illarramendi (9 urte) ahizpak; Hernaniko Eider Garro (14 urte) eta Haraitz Elizalde (14 urte); Hernaniko eta Astigarragako Ianire Segurola (13 urte) eta Elaia Diaz (13 urte); Bidania-Goiatzko eta Urrestillako Nahia Dorronsoro (15 urte) eta Iraia Arteaga (15 urte); eta, Azkoitiko eta Azpeitiko Araitz Etxaniz (13 urte) eta Enaitz Alberdi (12 urte).

Sari banaketa hasi aurretik, XJ Auzolaneanen izenean, oroigarria eta esker onak eman dizkiote trikiti saioak grabatzen aritzen den Andoni Lizarralderi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide