Japoniako Yokohama F. Marinos taldea, Azpeitian

Uztarria.eus

Ostiraletik igandera jokatuko dute Azpeitia Cup kimu mutilen futbol txapelketa. Nazioarteko bi taldek parte hartuko dute aurten lehen aldiz; hain zuzen ere, Alemaniako Tus Makkabi Frankfurt eta Japoniako Yokohama F. Marinos taldeek. Gaur iritsi da Japoniako taldea Azpeitira, eta lehen entrenamendua egin du Garmendipeko zelai artifizialean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide