Materiala berrerabilita egindako lanak, ikusgai

Uztarria.eus 2018ko ekainaren 6a

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, materiala berrerabilita egindako lanak egin dituzte herriko ikastetxeetako ikasleek, eta ikusgai jarri dituzte Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Urtero egin ohi duten gisan, irudimena dantzan jarri dute ikasturtean zehar, eta denetariko lanak egin dituzte, hala nola txotxongiloak, mapak, jolasak eta dozenaka apaingarri. Erakusketa zabalik izango da bihar arte, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta nahi duen oro hurbil daiteke ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide