Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute gaur

Uztarria.eus

Iazko jaialdiko irudi bat.

Soreasu antzokian izango da ikasturte bukaerako jaialdia. Kolorea+Ilusioa=? izenburupean eskainiko dute emanaldia, 20:00etan hasita. Musika eskolako ikasleek eta irakasleek ez ezik, aktoreek, dantzariek, Ekaintxok eta Udal Musika Bandak parte hartuko dute kontzertu berezian.

Ikasturtea bukatzear dira Juan Antxieta musika eskolako ikasleak, eta gaur, osteguna, ikasturte osoan zehar ikasitakoa oholtzaratuko dute Soreasu antzokian. Kolorea+Ilusioa=? izenburupean eskainiko dute emanaldia, 20:00etan hasita. Musika eskolako ikasleek eta irakasleek ez ezik, aktoreek, dantzariek, Ekaintxok eta Udal Musika Bandak parte hartuko dute kontzertu berezian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide