Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak bi denboralditarako berritu du Irungo Real Union taldearekin zuen kontratua. Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta aurreko denboraldian fitxatu zuen Irungo taldeak. Aurretik, baina, Bilbao Athleticen, Nasticen, Sestao Riverren, Amorebietan, Getafe Bn, Compostelan, Marbellan, Jaenen eta Ebron jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra. Espainiako Bigarren B Mailan dago Real Union taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du datozen bi denboralditan ere.
Beste azpeitiar bat ere aritu da bukatu berri den denboraldian Real Union taldean: Ignacio Otaño (Azpeitia, 1995) atezaina. Realak fitxatu zuen azpeitiarra 2016ko udan bi urterako, eta Real Unionen jokatu du bi denboralditan, utzita. Dena den, Otañori kontratua ez berritzea erabaki du Realak, eta gaur-gaurkoz, datorren denboraldirako talderik gabe dagoela adierazi dio atezainak Uztarria.eus-i.