Zaborrak jasotzeko eskatzen

Uztarria.eus 2018ko eka. 7a, 19:31

Herritar batek Uztarriari igorritako argazkia da honako hau. Hark azaldu duenez, gaur atera du irudia. Argazkiaren igorlearen arabera, "joan den asteburuan Julian Elorza hiribidean bertako gaztetxoek sortutako zikinkeria ageri da argazkian", baita auzuneko bizilagun baten lorontziko lurra ere. "Aste guztian zehar ez da  zabor biltzailerik agertu; oporretan ote?", salatu du argazkiaren igorleak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide