Luis Piedrahitak barre algaraz bete zuen Soreasu

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko eka. 11a, 14:27

Las amigdalas de mis amigdalas son mis amigdalas bakarrizketa taularatu zuen zapatuan Soreasun Luis Piedrahitak (argazkian), eta ezin hobeto bete zuen helburua. Izan ere, barre algara ia etengabean eduki zituen ikusleak ikuskizunak iraun zuen ordu eta erdian. Etorri erraza, azkarra eta umoretsua du Piedrahitak. Ordu eta erdiz isildu ere egin gabe aritu zen, kontu errealetatik abiatuta umore fina eta absurdua nahastuz.

Argazki bilduma egin dugu, Alberto Belokik ateratako irudiekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide