Alex Txikonen dokumentala eta solasaldia izango dira ostegunean, Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2018ko ekainaren 12a

Aitor Barez zine zuzendariak Everest, un reto sobrehumano dokumentala aurkeztuko du. Dokumental emanaldia 21:00etan hasiko da. Ondoren, mendigoizalearen solasaldia izango da.

Aitor Barez zine zuzendariak Everest, un reto sobrehumano dokumentala aurkeztuko du ostegunean, 21:00etan, Soreasu antzokian. Dokumentalak Alex Txikon alpinistak "negu gorrian eta oxigeno artifizialik gabe Everest igotzen saiatzean bizi izandako poztasun eta zorigaitzak" agertzen ditu. Emanaldia bukatzean, Txikonekin solasaldia egingo dute. Saiorako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide