2018-2019 denboraldirako izen-ematea zabaldu du Izarraitz igeri elkarteak

2012. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Uztailaren 13an itxiko dute izen-ematea.

Atzo, ekainaren 11, ireki zen hurrengo denboraldian Izarraitz igeri elkartean aritzeko izen-ematea. Taldean aritzeko izen-emate orriak eta baldintzen zerrenda eskuragarri daude igerilekuko harreran. 2012. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena.

Izena emateko azken eguna uztailaren 13a, ostirala, izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide