Hasi da Ro musika taldearen hegaldia

Uztarria.eus

 Iker Amenabar baxu jotzaileak Ro taldea sortu du beste lau azkoitiarrekin batera. Gaur kaleratu dute lehen singlea Ilhunbean esan-eginak izenekoa. 

Azkoitiko Matadeixen hasi du bere hegaldia Ro musika taldeak, Azpeiti-Azkoitiko bost musikariren eskutik. Iker Amenabar –baxua– azpeitiarrak eta Gorka Alcalde -gitarra-, Josu Usobiaga –bateria–, Iñigo Gonzalez –gitarra– eta Mikel Iraeta –sintetizatzailea/teklatua– azkoitiarrek osatzen dute Ro, eta beren lehenbiziko singlea aurkeztu dute jada: Ilhunbean esan-eginak. Bi zatitan banatu du: batetik, Ihunbean esanak eta bestetik, Ihunbean eginak. Singlea entzungai dago hemen. Postrock eta rock experimentalaren bueltan sortu dituzte abestiak bost musikariek, eta datorren astean beste abesti bat grabatuko dutela aurreratu dute. Hori ez ezik, bideoklipa grabatzekoak direla jakinarazi dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide