Infantil mutilei zuzendutako deialdia egin du Ikasberri Kirol Elkarteak

Ikasberri kirol elkarteak dei egin die futbolean aritu nahi duten infantil mailako mutilei. Asteartean, hilaren 26ean, egingo dute aurreneko bilera kiroldegian, 18:00etan hasita. Ikasberrik interesa duten gaztetxoei dei egin diete hitzordura bertara daitezen, eta kirolaz goza dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide