Aritz Amenabarrek Realean jokatuko du datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Aritz Amenabar.

Aritz Amenabar 12 urteko azpeitiarra Realak fitxatu du datorren denboraldirako. Ez da Aritz Donostiako taldearekin aritzen den lehen aldia. Izan ere, Realarekin Oviedo Cup irabazteaz gain, txapelketako jokalari onena izendatu zuten. Gainera, Amenabar talde txuri-urdineko kapitain izan da berriki Vilarealen jokatutako Promises txapelketan. Han, Espainiako talde indartsuenak izan dituzte aurrez aurre, hala nola Sevilla, Bartzelona, Celta eta Deportivo. 

Zorte on eta aprobetxatu aukera!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide