Azpeitiar ugari Marea Urdinaren bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2018ko eka. 25a, 12:56

Autismoa duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko asmoz egingo duten itsas zeharkaldiaren harira, bideoklipa kaleratu du Marea Urdinak. Zumaian eta Getarian grabatu dituzte irudiak, eta azpeitiar ugari ageri da bertan.

Uztailaren 7an eta 8an egingo du Marea Urdinak itsas zeharkaldia, eta Mutrikutik hasita, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko dute igerilariek. Azpeitian eta Azkoitian abiatutako egitasmoa da Marea Urdina, eta herritarrak autismoaren inguruan sentsibilizatzea du helburu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide