Erle multzo bat agertu da Balentina Agirre Elorza plazan

Uztarria.eus

Balentina Agirre Elorza plazako parkearen zati bat itxi du Udalak, gaur, erle multzo bat agertu delako. Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako batzordeburuak agertu duenez, kale argi batean azaldu da erle multzoa, eta herritarren "segurtasuna bermatzeko" itxi dute parke zatia. Udalak dagoeneko deitu dio erlezainari, eta erakundeak azaldu duenez, "berehala" kenduko dute erle multzoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide