Laugarren urtez jarraian, Ipurtargi Fest jaia egingo dute Azpeitiko Loiola auzoan, datorren igandean, uztailak 8. Bertako belardietan hainbat ekitaldi egingo dituzte, egun osoan zehar. Goizean, eskualdeko artisauek beren produktuak jarriko dituzte ikusgai, eta gaztetxoen gozagarri, Ekaintxo pailazoaren ikuskizuna izango da. Eguerdian, bertan bazkaltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek, eta arratsaldean jarraituko du festak: 17:00etan, Iago Magok magiaz txundituko ditu inguratzen direnak. Segidan, jolasak izango dira, eta iluntzean, afari begetarianoa egingo dute. Gaua ondo amaitzeko, Mice eta Pelax taldeen kontzertuak izango dira.
Hona hemen Ipurtargi Festeko egitaraua:
11:00. Eskualdeko artisauak.
12:00. Ekaintxo.
14:00. Piknika.
17:00. Iago Mago.
18:00. Jolasak.
20:30. Afari begetarianoa.
22:00. Mice eta Pelax.