Saninazioetan hainbat eginkizunetan aritzeko lanpostuak eskainiko ditu Udalak. Interesa duten herritarrek uztailaren 4tik 11ra bitartean eman behar dute izena udaletxean edo Udalaren webgunean, eta horretarako, NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute. Langabezian daudenek, berriz, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar dituzte. Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta halako eginkizunetan esperientzia izatea hartuko kontuan dituzte.