Antonio Urbieta: "Garai batean jendea elizan konfesatzen zen; orain, autobusean"

Uztarria.eus

Antonio Urbieta autobus gidaria. (Mireia Galarza)

Antonio Urbieta autobus gidariari Mireia Galarza kazetariak Uztarriaren 206. aldizkarirako egindako elkarrizketa da honakoa.

Noiz hasi zinen gidari lanetan?

Orain dela 31 urte.

Lan ordu txarrena?

Gaua; nekea eta...

Lanaren onena?

Espero gabeko lekuetara iristea eta jende ugari ezagutzea.

Pasadizorik bai?

Bat edo beste lo geratzea sagardotegitik bueltan.

Txutxumutxuen habia da autobusa...

Garai batean jendea elizan konfesatzen zen; orain, autobusean. Gu, badaezpada, isilik.

Lanetik kanpo, garraio publikoa edo pribatua?

Denbora dudanean, autoa.

Zer harreman duzu txirrindulariekin?

Oso ona, baina pazientzia behar da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide