EHUko Ixa taldekoak, Loiolan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 4a, 18:40

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko Ixa ikerketa taldeak Loiolan egin du urteroko bilera orokorra, atzo eta gaur, Arrupe hotelean; hoteleko eskaileretan atera duten taldeko argazki hau zabaldu dute sare sozialetan. Hizkuntzaren tratamendu automatikoan egiten du lan Ixa taldeak, bereziki euskararenean; besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta OpenTrad itzultzaile automatikoaren sortzaileak dira Ixakoak. 52 kide ditu gaur egun Ixa taldeak, eta horien artean dago Ander Soraluze azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide