Denboraren erabilera aztertzeko inkestak betetzeko aukera eskainiko dute gaur, plazan

Uztarria.eus

Martxoan iragarri zuen Udalak azpeitiarren denboraren erabilera aztertzeko egitasmoa martxan jarriko zuela. Ekainaren hasieran banatu zituzten etxez etxe denboraren erabilera aztertzeko inkestak, eta aste honetan, kalera atera dute egitasmoa, inkestak bete nahi dituztenentzat mahaiak jarrita. Proiektuaren sustatzaileak asteartean 12:00etatik 14:00etara plazan egon ziren herritarrak inkesta horiek betetzera animatzeko, eta gaur berriro izango dira plazan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide