Kandido Mitxelena zinegotzi ohia hil da

Uztarria.eus 2018ko uzt. 12a, 13:25

Mitxelena, 2012an eman zioten sariarekin.

Hiru agintalditan aritu zen Azpeitiko Udalean, Eusko Alkartasunaren ordezkari gisa; Kirol batzordeburua izan zen, besteak beste. Izarraitz Igeri Elkartearen lehendakari ere izan zen urte luzez, baita Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren lehendakari ere.

Kandido Mitxelena zinegotzi ohia hil da, gaur, 67 urterekin. Hiru agintalditan –1999-2003 agintaldian bi urtez eta 2003-2007 agintaldi osoa– aritu zen Azpeitiko Udalean, Eusko Alkartasunaren ordezkari gisa; Kirol batzordeburua izan zen, besteak beste.

Izarraitz Igeri Elkartearen lehendakari ere izan zen urte luzez, baita Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren lehendakari ere. 2012an Udalaren eta kirol taldeen esker ona jaso zuen; Azpeitiko urteko kirolari onenak saritzeko ekitaldian aitortza egin zioten Mitxelenari.

Bihar, ostirala, 19:00etan izango da haren aldeko hileta elizkizuna, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Urola Kostako EAk honako txio hau idatzi du Twitter-en:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide