Laster arte, Kandido

Azpeitiko Eusko Alkartasuna 2018ko uzt. 12a, 19:24

Kandido Mitxelenak bat-batean utzi gaitu, baina gure bihotzean gordeak gelditu dira Azpeitiarekiko zuen konpromisoa, kirol mailan egindako lan izugarria eta, batez ere, Eusko Alkartasuneko militante moduan izandako ibilbidea. Azpeitiko Udalaren zinegotzi izateaz gain, EAren herriko antolakuntzan lan oparoa egin zuen, bere eskuzabaltasunak ez zion ezetz esaten uzten laguntza behar zen bakoitzean.

Abertzale zintzoa, Euskal Herria maite zuen gizona eta euskaldunon askatasunaren alde luzaro etengabe lanean aritu den alkarkide fina.

Laster arte, Kandido.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide