Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimena Azpeititik igaro da

Uztarria.eus 2018ko uzt. 13a, 19:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimena ekarri du gaur, Azpeitira. Egitasmoaren helburua da herritarrek etorkizunean nolako Gipuzkoa nahiko luketen ezagutzea. Ekimenaren bitartez, herriz herri herritarren iritziak eta proposamenak jasotzen ari da egunotan foru erakundea. Goizean plazan jarri dute iradokizunak jasotzeko arbel handi bat. Argazkian, herritar bat arbelean proposamena idazten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide