Abian da XV. Auto Klasikoen Rallya, 84 partaiderekin

Uztarria.eus

Euskal Herria auzoko plaza auto klasikoz bete da gaur, larunbata, XV. Auto Klasikoen Rallyaren XV. ediziorako. Guztira 84 autok eman dute izena lehiaketan parte hartzeko, eta guztiak ikusgai jarri dituzte epaitegi aurreko plazan 9:00etatik aurrera. Autoek herritarren ikusmina piztu dute, eta hainbat lagun bildu da autoen egiaztatzeak egiten zituzten bitartean.

Rallyko partaideak 11:00etan hasi dira plazatik abiatzen, eta autoak Azkaratetik, Karabietatik, Udanatik, Barbarritik, Matxinbentatik, Aiatik, Zarauztik, Zestoatik eta Aizarnatik igaroko dira.

Jarraian, goizeko irudi batzuk:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide