Gari soroa Urrestillan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 16a, 12:44

Garai batean ohiko laborea izaten bazen ere, aspaldi utzi zioten gure inguruotako baserritarrek garia landatzeari. Salbuespen gutxi izan da harrezkero, eta horietako bat da Juan Joxe Agirrek hartutako argazki honetan ikus daitekeena. Urrestillan, Makibar inguruan, garia landatu dute aurten, eta argazkikoa da egunotan gari soroak erakusten duen itxura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide