Arana kaleko Zentenarioko etxeen atariak berritzen ari dira

Uztarria.eus 2018ko uzt. 18a, 19:18

Azpeitiko Udalak Arana kaleko hainbat eraikinetako etxe atariak eraberritu ditu hainbat fasetan. Lanak amaitzear daude, eta azken fasean Zentenarioko etxeetako 2 eta 4 zenbakietako atarietako lurra berritu dute. Horrez gain, datozen egunetan baranda berria jarriko dutela esan du Udalak. Obrek  21.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Erakundeak azaldu duenez, konponketa lanak egin bitartean hainbat bilera egin dituzte Arana kaleko bizilagunekin, eta "kontuan hartu" dituzte haien ekarpenak berritze lanak egiterakoan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide