Larunbateko Kimura judo klubekoen emanaldiaren, karting erakustaldiaren eta Bide Batez taldearen erromeriaren ostean, umeek hartuko dute festen lekukoa igandean. Hain zuzen ere, Umeen Eguna izango da igandean, eta gaztetxoenek askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango dute egun osoan zehar.
Ohiko legez, goiz eresiarekin emango diote Itsasi dantza taldekoek hasiera korporazio txikiari, eta horiek Juan Antxieta musika eskolako txistulariak eta banda gazteko kideak izango dituzte lagun. 11:00etan, berriz, umeen meza izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, eta musika eskolako abesbatzak parte hartuko du bertan.
Erraldoien desfilea ere 11:00ak aldean hasiko da, eta hamazazpi elkartetako eta herritako erraldoiak izango dira herrian: Bergarakoak, Azkoitikoak, Hondarribikoak, Zarauzkoak, Elgoibarkoak, Txantreakoak, Urduñakoak, Errotxapeakoak, Iruñeko Alde Zaharrekoak, Iruñeko Ondare elkartekoak, Zizurkilgoak, Donostiako Irrintzi konpartsakoak, Urnietako Ostargi elkartekoak, Iruñeko Buztintxuri elkartekoak, Barañaingo Ezpelur taldekoak, Oliteko Asier Marco konpartsakoak, Haujijijai festa batzordearenak eta Azpeitikoak. Horien kalez kale ibiliko dira, eta 12:30ean hasiko da erraldoien taldekako dantza saioa plazan. Ondoren, sari banaketa egingo dute.
Festa ez da, baina, erraldoien emanaldiarekin bukatuko. Haujijijai festa batzordeak antolatuta, umeentzako bazkaria izango da Azoka Plazan, eta ondoren jolasak eta kalejira egingo dituzte Alde Zaharrean barrena. 18:30ean, berriz, errekortarien txapelketa izango da zezen plazan, eta 19:30etik 22:30era bitartean Jainekin txaranga ariko da giroa alaitzen.
Hona hemen asteburuko egitaraua:
Hilak 21, zapatua
12:00. Kimura judo klubaren erakustaldia kioskoan.
14:30etik 19:00etara. Karting eta minimotard eraskutaldia, Perez Arregi Plazan.
23:00. Bide Batez taldearen erromeria.
Hilak 22, igandea
10:00. Goiz eresia Itsasi dantza taldeak antolatuta. Udal korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek eta banda gazteak lagunduta.
11:00. Umeen meza nagusia Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
Ondoren. Erraldoien kalejira.
12:00. Haurrentzat dantzak plazan.
12:30. Erraldoien erakustaldia eta sari banaketa plazan.
14:00. Herriko haurrentzat eta gaztetxoentzat bazkaria.
Jarraian. Jolasak.
17:30. Gaztetxoen kaljira, Alde Zaharrean.
18:30. Errekortarien txapelketa.
19:30etik 22:30era. Jainekin txaranga.