Kokedama teknikaz gozatu dute hainbat lagunek Ekoetxean

Uztarria.eus 2018ko uzt. 19a, 12:24

Joan zen igandean landareen hazkuntzarekin lotutako Japoniako kokedama teknika ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izan zuten hainbat lagunek Ekoetxean. Dozena inguru lagun elkartu ziren bertan, eta loreontzirik gabe eta goroldioarekin landareak mantentzen ikasi ahal izan zuten, Kimu Bat enpresako kideen eskutik.

Abuztuaren 26rako beste saio bat antolatu du Ekoetxeak; hain zuzen ere, artoa aletzen, ehotzen, taloak egiten eta artaburuen hostoekin eskulanak osatzen ikasi ahal izango da bertan. Saioa 11:00etatik 12:30era izango da, eta 6 eta 12 urte arteko umeei eta horien familiei zuzenduta dago. Ikastaroa doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da 943-81 24 48 telefonora deituta.

Hona hemen, igandean egin zuten kokedama teknikaren inguruko saioko irudi batzuk (Argazkiak: Kimu Bat):

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide